IBILKETA NORDIKOA (NW)-Hasiera bikaina

2015ko urtarrilaren 26aIBILKETA NORDIKOA (NW)-Hasiera bikaina

Urte berriari hasiera bikaina eman dio Debako Ibilketa Nordikoko taldeak. Programari jarraiki ikastaro berriak, natur inguruetan irteerak, eta aste barruko ibilketa saioak burutu dituzte.

40 pertsonek hartu dute parte orain arte ibilketa nordikoko jarduera desberdinetan. Debarrak izan dira gehientsuenak, baina Eibar, Elgoibar eta Mendarotik etorritakoak ere izan dira. Gizonezkoak zein emakumezkoak etorri dira, gazteak eta helduak adin tarte zabalean mugitu gara, eta gaitasun fisiko desberdinekoak, oso kirolariak eta noizbehinka aritutakoak, nahastuta ibili gara.

Kirol jarduera ezezaguna izan da denontzat. Hala ere, harrera ona izaten ari da, jarduera erraza bezain dibertigarria delako eta aldi berean herritarren arteko harremanak lantzeko aukera ematen duelako.

Hau ikusirik, ondorengo hilabeteetan programazio berriarekin jarraituko dute. Kirol modalitate berri hau ezagutu eta probatu nahi dutenentzat ikastaroak antolatuko dira otsailean eta, aste barruan, ordu beteko ibilketa saioak bikoiztu egingo dira. Hilean behin, mendi irteera ere izango da.

  • Otsailak 8: HASTAPEN IKASTAROA.Irteera: Turismo Bulegoan 11:00 etan
  • Otsailak 22: IKASTARO AURRERATUA.Irteera: Turismo Bulegoan 11:00 etan
  • Martxoak 1: MENDI IRTEERA
  • ASTE BARRUKO IBILKETAK: Asteazken eta ostegunetan  20:00 - 21:00. Irteera: Estalitako Pasealekutik

IZENEMATEA
andoni@ekinkirola.com - 645 714 062
Debako turismo bulegoa: turismoa@deba.eus - 943 19 24 52

IRAKASLEA: Andoni Urkiola

PREZIOA: dohainik

MATERIALA: makilak irakasleak ekarriko ditu.