Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (OHZ) borondatez ordaintzeko epea gaur, maiatzak 15, zabalduko da

2025ko maiatzaren 15aOndasun Higiezinen Gaineko Zerga (OHZ) borondatez ordaintzeko epea gaur, maiatzak 15, zabalduko da

Borondatezko ordainketa epea 2025eko maiatzaren 15etik ekainaren 30era bitarte luzatuko da.

2025eko maiatzaren 15etik ekainaren 30era arteko epealdian, biak barne, Ondasun Higiezinen Gaineko Zergari (OHZ) dagozkion erreziboen borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da.

Aurtengo apirilaren 24a baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik zuzenean kobratuko dira 2025eko ekainaren 30ean.

Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako helbidera bidaliko dira maiatzean zehar, eta ordainketa entitate laguntzaileen bidez (banku, aurrezki kutxa, kreditu kooperatiba) egin beharko da, ordainagiria aurkeztuta.

Ekainaren 6a iritsi eta ordainagiririk jasotzen ez badu, zergadunak Udal Dirubilketa Bulegoan eskatu beharko du, Portu kalea 1, behea.

Borondatezko epea amaitu eta ordainketarik egin ez duten zergadunek zorra premiamenduzko prozeduraren bitartez ordaindu beharko dute, eta epe exekutiboko errekarguak, berandutza interesak eta behar izanez gero, kostuak ere aplikatuko zaizkie.

Informazio gehiagorako, 943 60 80 39 telefono zenbakira deitu dezakete, Udal Dirubilketa Zerbitzura.