Ongizate emozional tailerra izango da Deban martxoaren 27an, Treba Nerabeak programaren baitan

2026ko martxoaren 18aOngizate emozional tailerra izango da Deban martxoaren 27an, Treba Nerabeak programaren baitan

Saioa arratsaldeko 17:30etik 19:30era izango da, Debako Gaztelekuan, eta 12 eta 16 urte bitarteko nerabeei zuzenduta dago.

TREBA Nerabeak Gipuzkoako Foru Aldundiak eta hainbat udalerriekin elkarlanean sustatutako prestakuntza programa da, Gaztematika sarearen baitan. Ekimena 12 eta 16 urte bitarteko gazteen garapen pertsonala, ongizate emozionala eta bizitzarako trebetasunak indartzea du helburu. Programak hainbat gai eskaintzen ditu, besteak beste, ongizate emozionala, pentsamendu kritikoa, sexualitatea eta eguneroko bizitzarako gaitasunak, gazteen errealitatera egokitutako saioen bidez. Deban egingo den saioak ongizate emozionala izango du ardatz nagusi.

Ongizate tailerraren helburua da gazteek beren emozioak identifikatzen, ulertzen eta kudeatzen ikastea. Parte-hartze dinamiken eta ariketa praktikoen bidez, eguneroko egoeretan sortzen diren sentimenduak lantzeko tresnak eskainiko dira, autoezagutza eta ongizate emozionala sustatuz. Debako kasuan, tailerra martxoaren 27an, ostirala, 17:30etik 19:30era bitartean egingo da Gaztelekuan, nerabeentzako ohiko topagunean, gazteen parte-hartzea eta hurbiltasuna errazteko. 

Debako Udalak herriko nerabeei zuzendutako prestakuntza eta aisialdi osasungarria sustatzen jarraitzen du, gazteen ongizatea, autonomia pertsonala eta garapen integrala indartzeko helburuarekin, gaztelekuaren eta gazteria programen bidez.