“Orekariak” hitzaldia eta “BIOTOP” intsektuen safaria izango dira protagonista asteburu honetan Deban, 2026ko Geoparkeen Europako Astearen baitan

2026ko maiatzaren 28a“Orekariak” hitzaldia eta “BIOTOP” intsektuen safaria izango dira protagonista asteburu honetan Deban, 2026ko Geoparkeen Europako Astearen baitan

ihar, ostirala, maiatzaren 29an, “Orekariak” hitzaldia egingo da Itsaslabarrak tabernako terrazan, Edu Ogando fisikariaren eta Ibon Oregi surflariaren parte-hartzearekin. Bestalde, maiatzaren 30ean, larunbata, “BIOTOP Intsektuen safaria, begirada desberdin bat” dibulgazio jarduera egingo da, Aranzadi Zientzia Elkarteak gidatuta. Izen-ematea doakoa izango da, eta labur.eus/insectos2026 helbidean edo 943 19 24 52 telefonora deituz egin daiteke.

Euskal Kostaldeko Geoparkeak bat egingo du aurten ere 2026ko Geoparkeen Europako Astearekin, herritarrei lurraldeko ondare natural, geologiko eta kulturalaren balioa hurbiltzeko. Testuinguru horretan, dibulgazioa, natura eta aisialdia uztartuko dituzten bi jarduera egingo dira asteburu honetan Deban.

Lehenengoa bihar izango da, maiatzaren 29an, ostirala, 19:00etan, Itsaslabarrak tabernako terrazan, “Orekariak” hitzaldiarekin. Edu Ogando EHUko fisikariak eta Ibon Oregi surflariak hartuko dute parte. Jardunaldia DJ saio batekin amaituko da.

Bestalde, maiatzaren 30ean, larunbata, 10:00etan, “BIOTOP Intsektuen safaria, begirada desberdin bat” egingo da Errotaberriko atsedenlekuan, Aranzadi Zientzia Elkarteak gidatutako jarduera batean. Jarduerak hiru orduko iraupena izango du. Izen-ematea doakoa da eta labur.eus/insectos2026 helbidean edo 943 19 24 52 telefonora deituz egin daiteke.

Geoparketik herritar guztiak animatzen dira proposamen horietan parte hartzera eta Debako natura eta kultura ondarea ezagutu, partekatu eta baloratzeko aukera paregabeaz gozatzera, hurbiletik eta partaidetzatik.