Osasun-arreta ere euskaraz eskatzeko aukera

2023ko martxoaren 23aOsasun-arreta ere euskaraz eskatzeko aukera

Osakidetza kanpaina bat egiten ari da herritarrek osasun-arreta zein hizkuntzatan jaso nahi duten adierazi dezaten.

Hori dela eta, Debako Udalak ere debarrak animatu nahi ditu osasun-arreta euskaraz eskatzera. Webgune honetatik egin daiteke eskaera: https://www.osakidetza.euskadi.eus/osakidetza-eus/-/euskararen-erabilera/

Horren arabera, herritarrek hautatzen duten hizkuntzan izango du harremana osasungintzako profesionalekin, eta aukeratzen duten hizkuntzan jasoko ditu gutunak, oharrak eta antzeko jakinarazpenak ere.