Osasun egoerak eragindako beharrei erantzutearekin batera aurreikusitako ekimenak ere gauzatu ditu Debako Udal Gobernuak 2020an
2021ko urtarrilaren 22aUrte berria hastearekin batera, eta aurrera begira jartzeko, beharrezkoa da aurrekoaren balantzea egitea. Hori da, hain zuzen ere, Debako Udal Gobernuak egin duena. 2020 urtea berezia izan da eta eskatu du aurreikuspenak eta lehentasunak moldatzea. Horretarako gaitasuna izan du Debako Udal Gobernuak eta esfortzua egin du horiez gain aurreikusitako erronkei ere aurre egiteko. Balantze positiboa egin du Gobernu taldeak.