Osatu dira Santiago hondartzako toldoen zozketan parte-hartuko duten pertsonen zerrendak

2024ko ekainaren 11aOsatu dira Santiago hondartzako toldoen zozketan parte-hartuko duten pertsonen zerrendak

Izen ematea jada amaituta, guztira 150 toldo zozketatuko dira bihar, goizeko 09:00etan, Osoko Bilkuren aretoan.

Joan den ekainaren 5ean zabaldu zuen Debako Udalak Santiago hondartzako toldo bat eskuratzeko zozketa publikoan parte-hartzeko izen ematea.

Toldo zerbitzua ekainaren 22tik irailaren 15era eskainiko da eta toldo bat eta egurrezko bi aulki jasotzen ditu. Aurten, baina, zozketa publiko bitartez esleituko da. Izan ere,  zerbitzua kudeatzeko lehiaketa hutsik geratu da eta, herritarrei zerbitzu hori bermatzeko asmoz, Debako Udalak 150 toldo erosi ditu, eta horiek zozketa publiko bidez esleitzea erabaki du, modu justu eta gardenean.

Behin izen ematea amaituta (atzo amaitu zen), izena eman duten pertsona guztien zerrendak osatu ditu Debako Udalak eta 150 toldoak horien artean zozketatuko ditu bihar, ekainak 12, goizeko 09:00etan, udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan.

Arazo teknikoak izanez gero, eskuz egingo da zozketa, zenbakitutako bolak aterata. Emaitzak web orrian eta udaletxeko iragarki-taulan argitaratuko dira egun berean, eta esleipendunek 48 orduko epea izango dute toldoaren zenbatekoa ordaintzeko.

Kontsultatu zerrendak hemen

Lehen multzoa

Bigarren multzoa

Hirugarren multzoa

Laugarren multzoa

Bosgarren multzoa

Baztertuak

Prozesu guztiko oinarriak hemen

Prezioak eta fidantza

Toldoak alokatzeko ezarritako prezioak ondorengoak dira:

• Toldoa lehen lerroan: 235 €

• Toldoa bigarren lerroan eta irisgarriak: 210 €


Gainera, 20 euroko fidantza ordaindu beharko da, eta denboraldia amaitzean itzuliko da, toldoa eta aulkiak egoera onean daudela egiaztatu ondoren.


Informazio gehiago nahi izanez gero, ingurumena@deba.eus helbidera idatzi daiteke.