Abenduaren 20tik 24ra bitartean eraitsiko da Osio 2 eraikina

2022ko abenduaren 20aAbenduaren 20tik 24ra bitartean eraitsiko da Osio 2 eraikina

Osio kalearen 2. zenbakian dagoen eraikina abenduaren 20tik 24ra eraitsiko da. Horrek eragina izango du ibilgailuen zirkulazioan: N-634 errepideko erreietako bat bakarrik egongo da erabilgarri. Trafikoa semaforoekin antolatuko da eta oinezkoen pasabidea bermatuko da.

Osio kaleko sarbidea ere itxi egingo da eta, beraz, ezin izango da bertara sartu edo bertatik irten mozketa egunetan. Kale horretan aparkatuta dauden autoak barruan egon ahal izango dira mozketa egunetan eta irten baino ezin izango dira egin.

Kale horretara sartzea edo irtetea beharrezkoa den kasu jakinetan, Udaltzaingoarekin harremanetan jarri beharko da.

Egun horiek igarota, eta neguko oporraldia egingo dela aintzat hartuta, obra hesituta eta errepidea libre utziko da. Ondoren, urtarrilaren 9an berriz ere ekingo zaio lanari. Ordutik aurrera, hondakinen sailkapena egingo denez, mozketa puntualak egingo dira, alegia, hondakinak kamioietan kargatzen dituzten bitartean.