Ostolaza Udal Liburutegiak ordutegi berezia izango du Aste Santuan
2024ko martxoaren 15a● Martxoaren 25etik 27ra ohiko ordutegia mantenduko du Liburutegiak, eta apirilaren 2tik 5era goizez bakarrik izango da zabalik.
Debako Udalak jakinarazi duenez, Ostolaza Udal Liburutegiak Aste Santuan ordutegi berezia izango du. Hala ere, egun horietan Liburutegiak, hein handi batean, ohiko zerbitzuak eskainiko ditu.
Martxoaren 25etik 27ra: Liburutegia ohiko ordutegian irekiko da, goizez zein arratsaldez, eta debarrek Liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzu guztietara sartzeko aukera izango dute
Apirilaren 2tik 5era: Aste honetan, Liburutegia goizez bakarrik irekiko da eta ordutegia honakoa izango da:
• Helduen Liburutegia: 9:00etatik 14:00etara.
• Haur eta gazte Liburutegia: 10:00etatik 13:00etara.