Otsailaren 10era arteko epean ordaindu behar da Zabor-bilketari buruzko zerga

2022ko urtarrilaren 7aOtsailaren 10era arteko epean ordaindu behar da Zabor-bilketari buruzko zerga

2022. urteko urtarrilaren 3tik otsailaren 10 arteko epealdian, biak barne, 2021eko 4. hiruhilabeteari dagokion Zabor-bilketari buruzko zergaren borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da.

2021eko abenduaren 15a baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean, 2022ko otsailaren 1ean.

Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira urtarrilean zehar. Ordainketa entitate laguntzaileen bidez (banku, aurrezki-kutxa, kreditu kooperatiba) egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.

Urtarrilaren 20a iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, udaletxeko bulego honetan eskatu beharko du: Udal Dirubilketa Bulegoa. Portu  kalea 1, behea.   

Borondatezko kobrantza epealdia amaitu eta zergadunek zorrak ordaindu ez badituzte, zorrak premiamenduzko prozeduraz exijituko dira, eta epe exekutiboko errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio, kostuak sortuko dira. 

Edozein argibidetarako, deitu 943 60 80 39 telefonora; hau da,  Udal Dirubilketa Zerbitzura.