Otsailaren 13an irekiko da Bertako txartelaren (TAO) tasa eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea

2026ko otsailaren 2aOtsailaren 13an irekiko da Bertako txartelaren (TAO) tasa eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea

Bi kasuetan, helbideratutako ordainagiriak kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean martxoaren 3an.

Otsailaren 13tik martxoaren 20a bitarte, biak barne, zabalik egongo da TAOko bertako txartelaren tasa eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea. 

Horri lotuta, urtarrilaren 30a baino lehen helbideratutako ordainagiriak martxoaren 3an kobratuko dira automatikoki bi kasuetan. Bestalde, helbideratu gabeko ordainagiriak etxeetara bidaliko dira otsailean zehar, eta entitate laguntzaileen bidez (bankuak, aurrezki-kutxak eta kreditu-kooperatibak) ordaindu beharko dira, ordainagiria aurkeztuta. Bi kasuetan, ordainagiria martxoaren 6a baino lehen etxean jaso ez bada, Debako Udaleko Dirubilketa Bulegoan, Portu kalea 1, behea, eskatu beharko da. 

Borondatezko epean ordaintzeko epea amaitutakoan, ordaindu gabeko zorrak premiamenduzko prozeduraren bidez erreklamatuko dira, eta horrekin batera epe exekutiboko errekarguak eta berandutze-interesak aplikatuko dira, baita hala badagokio prozeduraren ondoriozko kostuak ere.

Edozein kontsulta edo argibidetarako, herritarrak Udal Diru-bilketarekin harremanetan jar daitezke 943 60 80 39 telefono zenbakira deituz.