Pandemia aurreko ordutegi eta zerbitzuak berreskuratuko ditu Debako eguneko zentroak

2020/07/08
Uztailaren 9tik aurrera, pandemia egoeraren aurreko ordutegira bueltatuko da eguneko zentroa eta ohiko zerbitzuak berreskuratuko ditu.

Azken asteotan, ordutegi murriztuarekin aritu da. Ohiko ordutegia berreskuratuta, erabiltzaileei berriz ere eskainiko zaie gosaria eta merienda. Sarrera eta irteerak mailakatuta egingo dituzte erabiltzaileek, 9:20-10:00ak bitarte lehena, eta 17:10 eta 17:40 bitartean irteera. 

Aldaketa bat badago aurreko egoerarekiko, alegia, garraio zerbitzua baserrietan bizi direnei baino ez zaie eskainiko.