Lehen bidaiariak Debara iritsi dira itsasoz geoparkeko kostaldea ezagutzeko
2015ko uztailaren 30aPantalan berriaren aurkezpenean izan dira Ana Oregi, Pedro Bengoetxea eta Juan Angel Balbas. Promozio turistikorako bide berriak irekiko ditu bai Deban bai Debabarreneko eskualdean. Gaur jarri dira abian Geoparkeko 2 itsas-irteera gidatu berri, Deban ontziratzeko edota lehorreratzeko aukera eskainiko dutenak. Martxotik ekainera bitarte, 2.000 lagunek egin dute Geoparkeko bisita gidaturen bat; iazko epe bereko datuekin alderatuta % 60 baino gehiago egin du gora datu honek. Oregi “duela urtebete tren geltokiko Erromesen Aterpetxea ireki genuen; gauzak ondo egiten ari gara eta hori ikusi egingo da bai Deban, bai eskualde osoan”.