Udalbatzak behin-behineko onespena eman dio Udalaren 2019ko Aurrekontu Orokorrari

2019ko martxoaren 15aUdalbatzak behin-behineko onespena eman dio Udalaren 2019ko Aurrekontu Orokorrari

Aurrekontu bateratua 8.219.018€-koa da, 2018an baino %5,48 gehiago.

Debarren Ahotsa eta EAJ-PNV alderdien aldeko 8 botoekin eta EH Bilduren kontrako 4rekin, behin behinekoz onartu  zituzten pasa den  martxoaren 6an Debako Udaleko, Itziarko Entitate Txikiko eta udal patronatuetako 2019rako aurrekontu orokorrak.

Batetik, Udalaren aurrekontua 7.929.641€-koa izango da, 2018an baino %5,81 gehiago. Itziarko entitate txikiak, bestetik, 911.664€ izango ditu, iaz baino %6,63 gehiago; eta Deba Musikal eta Arte Eskolak 576.483€ eta 48.961€, hurrenez hurren. Deba Musikal Patronatuak 43.406 euro gehiago izango ditu aurten (iaz baino %8,14 gehiago); Arte Eskolaren aurrekontuak, aldiz, %75,05eko jaitsiera jasan du, Patronatuaren itxiera dela eta.

Intersa duen herritar orok aztergai izango du aurrekontu-espediente hori udaletxeko idazkaritzan, eta egoki iritziz gero, errekurtsoak edo erreklamazioak aurkezteko 15 laneguneko epea izango dute iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Adierazitako epean inolako erreklamazio edo errekurtsorik izan ez bada, aurrekontua behin betiko onartutzat joko da, beste erabakirik hartu beharrik gabe.