Plastikoaren erabilera murrizteko telazko poltsak banatuko ditu Debako udalak
2020ko urriaren 8aDebako udalak plastikoak murrizteko helburuarekin oihalezko 4.200 poltsa banatuko ditu herritarren artean urriaren 9an hasita. Elkarlanean gauzatuko da ekimena, izan ere, Luzaro eta Mendata ikastetxeetako ikasleek egin dituzte poltsetan agertzen diren marrazkia eta leloa, Debalaik banaketan parte hartuko du eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundu du Debako udalak bideratutako ekimena.