Ricardo Azkargortak irabazi du debako kale margo lehiaketa
2023ko irailaren 10aAtzo goizean, 54. kale margo lehiaketa ospatu zen Deban. Antolatzaileak Debako Udala, Cardenas Fundazioa eta haitz Haundi izan ziren. 24 partehartzaile egon ziren eta hogeitahiruk entregatu zuten beraien lanak.
Debako Udalean bildurik, kale margo lehiaketako epaimahaiak (Blanca Vilallonga, Amaia Etcheverry, Jose Felix Igartua, Baroja Collet, Ana Salegi eta Potxo Onaindia) aho batez honako sariak ematea erabaki du:
Lehenengo saria, 800 euro, Ricardo Azkargorta (Bergara)
Bigarren saria, 500 euro, Iker Mugarra (Ugao)
Hirugarren saria, 350 euro, Javier Igoa (Lesaka)
Saritu gabeko herriko lehen sailkatua, 250 euro Jaime Zamakola izan zen
Cardenas Fundazioak eskainitako sari bereziak:
Laugarren saria, 200 euro, Jose Miguel Arranz (Erandio)
"M.Esperanza Chavarri" saria, sariti gabeko akuarelarik onena, 300 euro, Marin Garmendia bergarakoa
"Marques Prado Ameno" saria, 21 urte baino gutxiago dituztenei zuzenduta, saritu gabeko lanik onena, 150 euro, Irati Uzkudun (Elgoibar)
"Blanca Vilallonga" saria, itsasoa gaitzat eduki eta lehendik saritu gabeko lanik onenari, 300 euro, Yohana Soldevilla (Viana)
Partehartzaile guztien lanak ikusgai egongo diraUdaletxeko pleno aretoanirailak 17arte: astelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:00etara. Igandetan 12:00etatik 14:00etara.