San Nikolas jaiak 2014

2014ko irailaren 6aSan Nikolas jaiak 2014

Lasturko Jai batzordeak kaleratu berri du aurtengo San Nikolas jaiak iragartzen duen kartela. Hilaren 10ean, San Nikolas egunean hasiko dira ospakizunak eta iganderarte iraungo dute. Ohi bezala bertsolariak, herri kirolak eta dantzaldiak ez ezik lasturko zezenak ez dira falta izango.

EGITARAUA

 IRAILAK 10, ASTEAZKENA (SAN NIKOLAS EGUNA)

  • Goizeko 11etan MEZA NAGUSIA eta ondoren, hamaiketakoa bertako trikitilariek alaiturik
  • Bazkaria Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze bertsolariekin eta Olarte eta Lutxurdixo trikitilariekin
  • Arratsaldeko 5:30etan bertako gazteek eginiko HERRI KIROLAK
  • Ondoren, bertsolarien bigarren saioa eta ZEZENAK trikitilariek alaiturik
  • Jarraian, Lasturko binakako XI. PILOTA TXAPELKETAKO LEHEN FINAL ERDIAK
  •  Gaueko 11:30etan ERROMERIA: OLARTE ETA LUTXURDIXO trikitilariekin

 IRAILAK 11, OSTEGUNA (HELDUEN ETA UMEEN EGUNA)

  • Goizeko 10etan bailarako hildakoen aldeko MEZA
  • Ondoren, auzoko helduei ongi etorria eta hamaiketakoa. Segidan, bi aiton-amonei omenaldia; dantzari, bertsolari eta trikitilariek alaiturik
  •  Jarraian, bertako gaztetxoen arteko pilota jaialdia
  • Arratsaldeko 5:00etan umeen arteko JOLASAK eta ANDUTZ DANTZA TALDEAren erakustaldia
  • Jarraian, ZEZENAK ETA POTTOKAK bertako trikitilariek alaiturik, ondoren buruhandiak
  • Arratsaldeko 8:00etan Lasturko binakako XI. PILOTA TXAPELKETAKO BIGARREN FINAL ERDIAK

 IRAILAK 12, OSTIRALA

  •  Iluntzeko 9etan bertso afaria frontoian, Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin  bertsolariekin
  • Ondoren, erromeria Ezten Giro taldearekin

 IRAILAK 13, LARUNBATA (EZKONDUEN EGUNA)

  •  Eguerdiko 12:30etan ezkonduen arteko PILOTA PARTIDUA eta euren arteko BOLO TXAPELKETA sariekin
  • Arratsaldeko 5:30etan ezkonduen arteko JOLASAK
  • Arratsaldeko 6:30etan  Lasturko BOLO TXAPELKETA (Indoiturri saria)
  • Iluntzeko 8etan dantza ikuskizuna Osintxuko MUSIRAKA dantza taldearen eskutik
  • Gaueko 11etatik aurrera ERROMERIA:
  • Josune eta Ander trikitilariak
  • DANTZADI erromeria taldea

 
 IRAILAK 14, IGANDEA

  •  Goizeko 9:30etan MEZA NAGUSIA
  • Segidan, Lasturko binakako XI. PILOTA TXAPELKETAKO FINAL HANDIA
  • Ondoren BERTSOLARIAK: Agin Laburu eta Jesus Mª Irazu
  • ZEZENAK Jon Ostolaza eta Unai Andonegi trikitilariek alaiturik
  • Bazkaria bertsolari eta trikitilariekin
  • Arratsaldeko 5:00etan HERRI KIROLAK
  • Lasturko gazteak ~ Orendaingo gazteen aurka
  • Ondoren, bertsolarien arratsaldeko saioa
  • AURRESKUA, Lasturko gazteek egina
  • Bertsolarien arratsaldeko bigarren saioa
  • Segidan, PAILAZOAK zezenekin
  • Gaueko 11etan, OSTOLAZA eta ANDONEGI trikitilariekin ERROMERIA