San Roke jaiak iragartzeko kartel lehiaketa abian jarri du Udalak

2023ko apirilaren 24aSan Roke jaiak iragartzeko kartel lehiaketa abian jarri du Udalak

Uda gerturatzen ari da, eta dagoeneko Udala datorren San Roke jaiak prestatzen hasia da. Horregatik, urtero legez, jaiak iragartzen dituen kartel lehiaketa abian jarri du. Ekainak 16, 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira lanak Udaleko Harrera Bulegoan.

Nahi duen orok parte har dezake. Obrak, ideia nahiz edukiari dagokionez, originalak izango dira derrigor, eta jendaurrean aurkezteko modukoak. Plagio edo kopia susmorik sortuko balitz, epaile taldeak erabakiko luke proposamena onartu ala ez eta erabakia apelaezina izango da.

500 euroko saria jasoko du hautatutako irudiaren egileak.  

Oinarriak Udaleko webgunean daude.

Edozein zalantza izanez gero, harremanetan jarri Udalarekin: 943192840, artxiboa@deba.eus, Debako udala, Portu kalea 1 Deba