San Roke Jaietako Kartel Lehiaketa

2013/06/14
Jai Batzordeak 2013ko San Roke Jaietako kartel lehiaketa antolatu du. Lanak udaletxeko kultura sailean aurketu behar dira, uztailaren 15etik 20ra bitartean. Saria 500€koa da.

 OINARRIAK

1.- Nahi duen edonork har dezake parte. Partehartzaile bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake.

2.- Lan horiek edozein teknika edo material erabiliz egin daitezke.

3.- Kartelek, nahitaez argitaragabeak izan beharko dute, hau da, norberak sortutakoak eta lanaren aurkezleak izango du erantzukizun osoa baldintza hau ez betetzearen ondorioz gerora gerta daitekeen edozein erreklamazioaren aurrean.

4.- Lanak ondorengo neurritan aurkeztu beharko dira: 450 mm. Zabal x 680 mm. Altu

5.- Lahiaketara aurkeztuko diren kartelek, nahitaez “ ABUZTUAK 14tik 18ra 2013 SAN ROKE JAIAK DEBA” izenburua eraman beharko dute.

6.- Lanak sinatu gabe aurkeztu beharko dira eta aparteko kartazal batean jarriko dira egilearen datu hauek:

  • Jaiotze data, NANa eta herria

  • Helbidea eta telefonoa

7.- Lanak aurkezteko epea 2013ko uztailaren 15tik 20ra bitartean

8.- Lanak helbide honetara bidali beharko dira:

Debako Udala- Kultura Saila Portu kalea 1, 20820 DEBA

9.-Epaimahaia Debako Udalak izendatuko du

10.- Kartel irabazlea bakarrik sarituko da eta 500 euro jasoko ditu

11.- Saririk lortzen ez duten lanak, epaimhaiak bere erabakia eman ondoreneko hilabeteko 3alen jaso beharko dira. Epe hori igarotakoan lanak ez baldin badira jaso, egileak kartelak Debako Udalaren esku uzten dituela ulertuko da.

12.- Saria hutsik gera daiteke, epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanek ez balute behar adinako kalitaterik edo baliorik

13.- Saria San Roke festa programaren aurkezpenean emango zaio irabazlearen egileari

 14.- Saritutako lana Debako Udalaren jabetzarako geldituko da eta honek San Roke Jaien garapena sustatzeko nahi duen edo egoki iritzitako erabilera eman ahal izango dio.

 15.- Ez dira onartuko oinarri hauek betetzen ez dituzten edo baldintza hauetara egokitzen ez diren lanak.

 16.-Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla adierazi nahi du

 17.-Epaimahaiak erabakiko ditu oinarri hauetan agertzen ez diren arazo guztiak eta honen erabakiaren aurka jotzerik ez da egongo