San Roke jaietako Marinel Eguna antolatzeko bilera deialdia

2025ko ekainaren 26aSan Roke jaietako Marinel Eguna antolatzeko bilera deialdia

Debako Udalak San Roke jaietako Marinel eguna antolatzeko bilera irekia deitu du datorren uztailaren 4an, arratsaldeko 18:00etan udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan. 

Bileran, Marinel Eguneko xehetasunak zehaztuko dira, bereziki bazkari eta koadrilen arteko jolasei dagozkionak. Hala, iInteresa duten guztiak daude bileran parte hartzera gonbidatuta, batez ere kuadrilletako kideak. 

Bilera hau funtsezkoa izango da San Roke jaien baitan Debako kultura eta tradizioak ospatzen dituen Marinel Egunaren arrakasta bermatzeko. Herritarrek antolaketan parte hartzea ezinbestekoa da egun dibertigarri eta bizia eskaintzeko.