San Roke jaietako programaren aurkezpen irekia asteazkenean, uztailak 30
2025ko uztailaren 24aEguerdiko 13:00etan izango da, herritar orori irekia, udaletxeko osoko bilkuren aretoan; bertan, abuztuaren 14tik 18ra bitartean antolatutako ekintza zein ekitaldien berri emango du Debako Udalak. Behin aurkezpena amaituta, programak salgai egongo dira Turismo Bulegoan.
Datorren asteazkenean, uztailak 30, 2025eko San Roke jaiak ospatzeko antolatutako programa aurkeztuko du Debako Udalak. Aurkezpen ekitaldi irekia izango da, herritar orori zuzendua, eta abuztuaren 14tik 18ra ospatuko diren jaien harira Udalak antolatutako ekintza eta ekitaldien berri emango da.
Aurkezpena 13:00etan hasiko da, udaletxeko osoko bilkuren aretoan eta behin amaitzean, programak salgai eta herritarren eskura egongo dira Turismo Bulegoan.