San Roke jaietarako kartela aukeratzeko erakusketa zabalik larunbatetik asteazkenera
2026ko uztailaren 7aEpaimahaiak sailkatutako 4 lanak ikusgai izango dira Turismo bulegoan uztailaren 4tik 8ra eta debarrek bertan bozkatu ahal izango dute proposamenik gustukoena.
Konturatu garenerako ia San Rokeak ate joka ditugu. Ohiko moduan, abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dira aurten ere eta festak iragartzeko kartelak aurkezteko epea amaituta, orain behin betiko kartela aukeratzeko unea iritsi da.
Guztira 14 proposamen jaso ditu Udalak eta horietatik 4 aukeratu ditu epaimahaiak bozkera herrikoirako. Hala, iaz egin bezala, aurten ere debarrak izango dira jaietako irudia aukeratzearen arduradun. Horretarako, aukeratutako 4 lan horiek ikusgai izango dira Turismo Bulegoan, larunbatetik asteazkenera, hau da, uztailaren 4tik 8ra. Pertsona batek bozka bakarra izango du. Epaimahaiak aukeratutako lanen izenak ondorengoak dira:
Polainero
Festa Erraldoia
Deba prest, ondo pasa
Zezen dantza
Debarrek, beraz, erakusketa horretan dauden 4 lanen artean aukeratu beharko dute gustukoen duten proposamena, jaien irudi izan dadin. Horretarako botoa Turismo Bulegoan bertan eman beharko da. Ordutegia honakoa izango da:
Larunbatean: 10:00–14:00 eta 15:00–19:00
Igandean: 10:00–14:00
Proposamen irabazlearen berri datozen egunetan emango da. Lehiaketaren irabazleak 500 euroko saria jasoko du eta saririk jaso ez duten lanak uztailaren 11tik aurrera jaso ahal izango dira hilabetea amaitu aurretik, harrera bulegoan.
San Roke jaiak herriko jai kuttunenak dira, debarrek gogoz bizitzen dituztenak, horregatik, udaletik kartel aukeraketan parte hartzera animatu dituzte herritarrak.