San Roke jaiak ate joka
2018ko abuztuaren 3aGaur eguerdian, hilak 3, 2018ko San Roke jaien egitaraua aurkeztu da udaletxeko pleno aretoan. Bertan egon dira Pedro Bengoetxea alkatea, Iñigo Cambronero festa zinegotzia eta Raimundo Amutxastegi kultur teknikaria. Festak abuztuaren 14an hasi eta 19an bukatuko dira aurten, eta egitaraua turismo bulegoan dago salgai.