San Rokeetako Umeen Eguna antolatzeko bilera irekia, martxoaren 5ean
2025ko otsailaren 21aBilera arratsaldeko 17:00etan izango da, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Debako Udalak datozen San Roke jaietako Umeen Eguna antolatzeko interesa duten pertsona guztiak gonbidatzen ditu datorren martxoaren 5ean, asteazkena, arratsaldeko 17:00etan, osoko bilkuren aretoan egingo den bilera irekian parte hartzera.
Saio honen helburu nagusia da aipatu eguneko programazioa edota ekintzen aukeraketa koordinatzea eta horiek antolatzeko herritarren ideia eta proposamenak ezagutu eta jasotzea.
Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi kultura@deba.eus helbide elektronikora.