Sarrigurenen izandako erailketa dela eta, Emakumearen Aurkako Indarkeria gaitzesteko erakunde adierazpena egin du Debako Udalak
2026ko otsailaren 24aDebako Udalak Sarrigurenen gertatutako erailketa matxista gogor salatzen du eta debarrei euren gaitzespena agertzeko deia egiten die.
Debako udalak Sarrigurenen gertatutako erailketa matxistaren aurrean bere gaitzespen gogorrena azaltzen du eta Debako Udalaren jarrera irmoa adierazi nahi dugu, argi eta garbi esateko ez ditugula inola ere onartzen emakumeen eskubideak urratzen dituzten eraso makur hauek.
Debako udalak zendutako emakumearen familia eta lagunei doluminak eta elkartasuna adierazi eta deia luzatu nahi die herritarrei euren gaitzespena azaldu dezaten.