Arratoiak hiltzeko tratamendua

2018ko azaroaren 17aArratoiak hiltzeko tratamendua

Datorren astean arratoiak hiltzeko tratamendua egingo dute Deban nahiz Itziarren

Aste honetan zehar kexa ugari jaso ditu Udalak arratoien inguruan. Herritar askok ikusi omen ditu arratoi eta saguak Debako txoko ezberdinetan.

Udalak urte osoan zehar arratoiak hiltzeko zerbitzua kontratatzen du; beraz, herritarren kexak bideratu ahal izateko, zerbitzua eskaintzen dion enpresarekin jarri da harremanetan.

Adituek diotenez, garai honetan, uda ostean, normala izaten da animalia hauek kalera ateratzea, elikagai bila baitatoz. Udako egoera meteorologiko onak eta biztanlegoaren hazkundeari esker ematen den elikagai oparotasunak bultzatzen ditu arratoiak elikagai bila ateratzera.

Datorren astean, tratamendu sakona egingo dute Deban nahiz Itziarren. Hala ere, kontuan izan behar dugu tratamenduaren emaitzak 5-10 egun igaro arte ez direla antzemango.