Sentsibilizazio eta aldarrikapen ekimenak azaroaren 25aren testuinguruan
2019ko azaroaren 21aEmakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna ospatuko da azaroaren 25ean. Deban, herritarren sentsibilizazioa lantzeko hainbat ekimen antolatu dira. Izan ere, “pertsonen arteko berdintasuna gauza dadin, beharrezkoa da edukizko lanketa egitea, emakumeenganako jarrera desegokiak gainditze aldera”, Itziar Irizar alkate orde eta politika feministetako zinegotziaren arabera.