Sorospen zerbitzu eraginkorra bermatzeko eskaerari ezezkoa eman diote Gipuzkoako Batzar Nagusiek
2019ko abenduaren 10aDebako udaleko osoko bilkurak onartu bezala, eskaera egin da Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain har dezan Gipuzkoako hondartzetako sorospen zerbitzua, tartean Debakoa. Joan den astean egindako bilkuran, baina, eskaerak ez du aurrera egin.