Sortuta edo sortzeko prozesuan dauden energia-komunitateen inguruan saioa izango da Deban
2023ko azaroaren 23aBilera Joseba Agudok eta Hodei Arzakek gidatuko dute azaroaren 27an, astelehena, arratsaldeko 19:00etatik aurrera; Debako Osoko Bilkura aretoan izango da saioa.
Debako Udalak iturri berriztagarrietan oinarritutako komunitate energetikoak sortzeko prozesuari buruzko hurrengo bilera informatiboa iragarri du. Bigarren saio honetan, eskualdean sortu diren edo sortzeko prozesuan dauden energia-komunitateak aurkeztuko dira.
Bilera azaroaren 27an egingo da Debako Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, 19:00etan hasita. Ekimen hau gure erkidegoan ingurumena errespetatzen duten praktika iraunkorrak sustatzeko dugun konpromisoaren parte da.
Hauek izango dira hizlariak:
• Joseba Agudo, NAZERTEKeko aholkularitza-zuzendaria; ATAUN eta ITSASONDOko energia-komunitateak aurkeztuko ditu.
• Hodei Arzak, KREANeko Energia Berriztagarrien arduraduna; Azpeitiko EKINDAR Komunitate Energetikoari buruzko informazioa partekatuko du.
Bilera hauetan informazio baliotsua jaso dezakete interesa duten herritarrek, energia-komunitateek etorkizun iraunkorragorako trantsizioan eta iturri berriztagarrietatik energia sortzen nola lagun dezaketen jakingo baitute bertan. Gure eskualdean alor honetan sortzen ari diren esperientziak eta proiektuak ezagutzeko aukera ere izango dute.
Udalak dei egiten die debarrei eta ekimen honetan parte hartu nahi duen edonori azaroaren 27an Udaletxeko osoko bilkuren aretoan egingo den hitzordura batzeko.