TAO makina berria martxan jarri du Udalak estazio zaharrean
2025ko azaroaren 27aSistema berriak parametrizazio berria du, lehenengo ordua doakoa izango da eta bigarren eta hirugarrenak, berriz, ordainpekoak.
Debako Udalak TAO makina berria instalatu du estazio zaharreko aparkalekuan, erabilera-baldintza eguneratuekin eta parametrizazio berriarekin. Helburua espazioaren erabilera orekatua sustatzea eta aparkalekuaren kudeaketa eguneroko beharretara egokitzea da.
Sistema berriak honako funtzionamendua izango du: lehenengo ordua doakoa izango da erabiltzaile guztientzat, eta hurrengo orduak ordainpekoak izango dira. Neurri honekin aparkalekuaren erabilera mugatua eta partekatuagoa bultzatu nahi da, batez ere jendetza handia den uneetan.
Parametrizazio berriak errazagoa eta intuitiboagoa da, erabiltzaileari informazioa argi eta garbi eskaintzen diona. Halaber, Debako bizilagunentzako baldintzak ez dira aldatuko; euren egunerokoan eraginik izan ez dezaten, aparkalekuaren erabilera baldintzak lehengo moduan mantenduko dira.
Neurri hau Debako aparkalekuak eraginkorrago eta irisgarriagoak izateko egindako hobekuntzen parte da, erabiltzaile guztien erosotasuna eta erraztasuna bermatuz.