TAO zaintzan lan egiteko lanpostu deialdia egin du Debako Udalak
2026ko apirilaren 8aKontratua 4 hilabetekoa izango da, ekainaren 1etik irailaren 30era. Maiatzean lanaldia aste bukaera eta jai egunetan izango da. Interesdunek apirilaren 14ra bitarte eman dezakete izena Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean.
Debako Udalak TAO zaintzan aritzeko lanpostu bat betetzeko deialdia ireki du, 2026eko ekainaren 1etik irailaren 30era bitarteko eperako. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez tramitatuko da, eta izen-ematea ere haren plataformaren bidez egin beharko da.
Lanpostura aurkezteko, ezinbestekoa izango da Bigarren Hezkuntzako lehen etapako titulua, eskola-graduatua edo baliokidea izatea. Halaber, eskatzaileek euskarazko B1 maila egiaztatu beharko dute, ahoz, zein idatziz, eta B motako gidabaimena eduki. Era berean, langabezian egon beharko dute eta enplegu-eskatzaile gisa alta emanda egon.
Gainera, honako alderdi hauek baloratuko dira: iraupen luzeko langabea izatea, gizarte-bazterketa jasateko arriskuan egotea, teknologia berriak erabiltzeko gaitasuna izatea eta Deban edo Itziarren bizitzea.
Interesdunek apirilaren 14ra bitarte eman dezakete izena Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunearen bidez.