TAO zaintzan lan egiteko lanpostu deialdia egin du Debako Udalak

2025ko maiatzaren 21aTAO zaintzan lan egiteko lanpostu deialdia egin du Debako Udalak

Kontratua 4 hilabetekoa izango da, ekainaren 1etik irailaren 30era. Interesdunek maiatzaren 23ra bitartean eman dezakete izena Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean.

Debako Udalak TAO zaintzan lanpostu bat betetzeko deialdia ireki du 2025eko ekainaren 1etik irailaren 30era bitarteko epean. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez egin da, eta izen-emate prozesua ere azken honen plataformaren bidez egin behar da.

Lanpostua lanaldi osokoa da, egunean 6 ordu eta 25 minutuko lanaldiarekin. Ordutegia txandaz antolatuta dago: 3 egun goizez, 3 arratsaldez eta beste 3 jai egun. 

Lanpostua izena emateko B motako gidabaimena eta PL1 mailako euskara ziurtagiria izatea derrigorrekoa da.

Izen-emateko epea zabalik dago ostiralera arte, maiatzak 23, eta interesdunek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean eman behar dute izena. Horretarako ezinbesteko baldintza izango da B motako gidabaimena eta PL1 mailako euskara ziurtagiria izatea.