TEK Deba-Itziar komunitate energetikoa harrera ona izaten ari da

2026ko maiatzaren 8aTEK Deba-Itziar komunitate energetikoa harrera ona izaten ari da

Tokiko energia komunitatean parte hartzen duten pertsonek energia berriztagarriaren onura izango dute instalazioak edo obrak egin beharrik gabe, eta %25era arteko aurrezkia lortu ahalko dute euren faktura elektrikoan. Izena emateko epea maiatzaren 31ra arte dago irekita eta plaza libreak mugatuak dira. Interesatuek izena emateko, bisitatu hemen.

TEK (Tokiko Energia Komunitatea) Deba-Itziar proiektua martxa onean aurrera doa, eta Deba eta Itziarko herritarrentzat energia eredu berri baten oinarriak ezartzen ari da. Ekimen honen bidez, etxebizitzek eta merkataritza txikiek tokian bertan sortutako energia berriztagarria erabiltzeko aukera dute, autokontsumoa sustatuz eta energia hornidura eredu jasangarriago baterantz pausoak emanez.

Proiektua martxan dago eta ezarritako ibilbidearen arabera garatzen ari da. Herritarren parte-hartzea aktiboa izaten ari da, eta izen-emate prozesuak jarraipena du oraindik. Une honetan, proiektuan sartzeko aukera irekita dago, baina plaza kopurua mugatua da, eta eskuragarritasuna pixkanaka murrizten joango dela aurreikusten da.

Horregatik, interesa duten herritarrei izen-ematea epe barruan formalizatzea gomendatzen zaie. Prozesu hau irekita egongo da maiatzaren 31ra arte, eta data horretara arte aukera izango da komunitate energetikoan parte hartzeko.

TEK Deba-Itziar proiektuak, gainera, ez du soilik dimentsio energetikoa; ikuspegi soziala ere badu. Sortutako energiaren zati bat egoera ahulenean dauden familiei bideratzea aurreikusten da, trantsizio energetikoa bidezkoa eta inklusiboa izan dadin.

Debako alkateak Alazne Txurrukak azpimarratu duenez, “TEK Deba-Itziar proiektua oso modu positiboan baloratzen dugu. Herrian energia berriztagarria sortu eta partekatzeko aukera erreala eskaintzen du, eta Debaren etorkizun energetikorako urrats garrantzitsua da. Horregatik, oraindik izena eman ez duten herritarrak animatu nahi ditugu aukera hau baliatzera eta komunitate energetiko honen parte izatera”. 

Informazio gehiagorako, interesatuek proiektuaren webgunea kontsulta dezakete proiektuaren webgunea edo doan deitu dezakete 900 859 695 zenbakira, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 18:00etara.

Izena emateko bisitatu ondorengo esteka: https://labur.eus/l1wupt06