Tene Mujika ilustrazio sariketarako deialdia egin du Debako Udalak

2022/02/15
Debako Udalak Tene Mujika ilustrazio sariketa antolatu du Tene Mujika hil zela 40 urte bete diren ikasturtean antolatuko diren ekimen ezberdinetarako irudia sortu nahi duelako.

Martxoaren 15eko 14:00etarako aurkeztu behar dira lanak udaletxean bertan edota emailez info@deba.eus helbide elektronikora bidalita. 16 urtetik gorako pertsonek parte hartu dezakete sariketan. 300 euro jasoko ditu saridunak. 

Lan sariduna herritarrek hautatuko dute bozketa bidez. Horretarako, aurkeztutako eta onartutako ilustrazio proposamenak Debako Udaleko pleno aretoan egongo dira ikusgai, erakusketa formatuan, 2022ko martxoaren 18an (18:00-20:00), 19an (11:00-13:00 eta 18:00-20:00) eta 20an (11:00-13:00).

Sariduna jakinarazteko jendaurreko ekitaldia 2022ko martxoaren 20an, igandean, egingo da, eguerdiko 13:00etan pleno aretoan bertan.

OINARRIAK

IZEN-EMATE ORRIA

ILUSTRAZIOA EGITEKO IRUDI EREDUA