Tene Mujikaren inguruko hainbat lan aurkeztuko dira

2023ko otsailaren 20aTene Mujikaren inguruko hainbat lan aurkeztuko dira

Asteazkenean, otsailaren 22an, Agirre jauregiko ispiluen gelan, 18:00etan, Tene Mujikaren inguruko hainbat lan aurkeztuko dira. Mujika hil zeneko 40. urteurrenaren testuinguruan, 2021. urtean, bere lana eta irudia ikusgarri egiteko helburuarekin Debako Udalak hainbat ekimen jarri zituen martxan. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak eta Debako Udalak sustatuta argitaratu dira asteazkenean aurkeztuko diren lan hauek:

- Tene Mujika, emakumea. Pizkundetik ahanzturara. XXI. mendetik ateratako post argazkiak.
Egilea: Nekane Goikoetxea.
Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen zerbitzua. Berdintzen bilduma.

- Tene Mujika udazkeneko argitan.
Egilea: Cira Crespo.
Argitaratzailea: Debako Udala.

- Tene Mujikari eskainitako erakusketaren katalogoa eta Tene Mujikaren objektu pertsonalen erregistroa. Egileak: Belen Ibarrola, Cira Crespo eta Nekane Goikoetxea.
Argitaratzailea: Debako Udala.

Aurkezpenean parte hartuko dute Gilen Garciak (Debako Alkateak), Miren Dobaranek (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikako Sailburuordeak), Nekane Goikoetxeak (Humanitateak eta Hezkuntza Zientziako irakasleak), Cira Crespok (Historialaria, idazlea eta feministak) eta Belen Ibarrolak (Diseinatzaile grafikoak).