Trafiko mozketak egingo dira GI-638 errepidean

2019/10/01
GI-638 errepidean trafiko mozketak egingo dira bi noranzkoetan, urriaren 1etik 4ra, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez. GI-638ko 2+250 eta 3+200 puntuen artean. Alkolea tunelean obrak egiteko leherketak egingo dira.

Urriaren 1etik 3ra:

-          10 minutuz 10:30ak eta 11:30ak bitartean

-          10 minutuz 18:30ak eta 20:00ak bitartean

Urriaren 4an:

-          10 minutuz 10:30ak eta 11:30ak bitartean

 

Ezin da tarte bakoitzean ordu zehatza zehaztu.

Argazkia Noticias de Gipuzkoa