Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zerga

2021ko otsailaren 26aTrakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zerga

2021eko martxoaren 1etik apirilaren 12ra arteko epealdian, biak barne, Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zergari dagozkion erreziboen borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da.

Aurtengo otsailaren 15a baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean, 2021eko apirilaren 6an.

Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira otsailean zehar. Ordainketa entitate laguntzaileen bidez (banku, aurrezki-kutxa, kreditu kooperatiba) egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.

Martxoaren 22a iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, udaletxeko bulego honetan eskatu beharko du: Udal Dirubilketa Bulegoa. Portu  kalea 1, behea.  

Borondatezko kobrantza epealdia amaitu eta zergadunek zorrak ordaindu ez badituzte, zorrak premiamenduzko prozeduraz exijituko dira, eta epe exekutiboko errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio, kostuak sortuko dira.

Edozein argibidetarako, dei 943 60 80 39 telefonora; hau da,  Udal Dirubilketa Zerbitzura.