Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zerga ordaintzea

2022ko otsailaren 24aTrakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zerga ordaintzea

2022.eko martxoaren 1etik apirilaren 1 arteko epealdian, biak barne, Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zergari dagozkion erreziboen borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da.

Aurtengo otsailaren 15a baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean, 2022ko martxoaren 21ean.

Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira otsailean zehar. Ordainketa entitate laguntzaileen bidez (banku, aurrezki-kutxa, kreditu kooperatiba) egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.

Martxoaren 22a iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, udaletxeko bulego honetan eskatu beharko du: Udal Dirubilketa Bulegoa. Portu  kalea 1, behea.  

Borondatezko kobrantza epealdia amaitu eta zergadunek zorrak ordaindu ez badituzte, zorrak premiamenduzko prozeduraz exijituko dira, eta epe exekutiboko errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio, kostuak sortuko dira.

Edozein argibidetarako, deitu 943 60 80 39 telefonora; hau da,  Udal Dirubilketa Zerbitzura.