Tratamendu irristagaitza eman du Debako Udalak herriko hainbat kaleetan

2024ko apirilaren 19aTratamendu irristagaitza eman du Debako Udalak herriko hainbat kaleetan

Tratamendu horren helburua da euriteen edota hezetasunaren eraginez labainkorrak diren espazioak seguruagoak egitea, irristadak edota erorketak saihesteko.

Herritarren segurtasuna eta ongizatea ardatz hartuta, Debako Udalak tratamendu irristagaitza eman du herriko hainbat kaleetan, labaingarriak diren espazio horiek seguruagoak egiteko.

2017az geroztik ez da horrelako lanik egin Debako kaleetan, horrenbestez, esku-hartze honen bitartez, bereziki lurzoru irristakorra duten kaleetan euria edo hezetasuna dela eta gertatzen diren irristadak edo erorketak saihetsi nahi ditu Debako Udalak.

Tratamendu irristagaitz hau Ziur enpresak burutu du, zehazki ondorengo kaleetan: Plaza Zaharreko 2. ataritik Itur kaleraino (Foruen Plazako bidegurutzeraino), San Roke kalea 4 eta 6 zenbakia, J.M. Ostolaza kalea (Arakistain plazako bidegurutzetik Lersundi kaleko bidegurutzeraino), Portu kalea eta Sokagain kalea.