TURISMO BULEGOKO HARRERA ETA KOMUNIKAZIO ADMINISTRARI LAGUNTZAILEEN LAN-POLTSA ERATZEA

2015ko abenduaren 28aTURISMO BULEGOKO HARRERA ETA KOMUNIKAZIO ADMINISTRARI LAGUNTZAILEEN LAN-POLTSA ERATZEA

Tokiko Gobernu Batzordeak turismo bulegoko harrera eta komunikazio administrari laguntzaileen lan-poltsa egiteko oinarriak onartu ditu. Lan-poltsa hurrengo bi urteetan sortu daitezkeen lanpostu hutsuneak betetzeko erabiliko da, edozein kasutan, lan-poltsa berri bat sortu artean. Eskaerak Debako udaletxeko erregistroan aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdia argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita 20 eguneko epean.

Izangaiek baldintza orokorrak ez ezik honakoan bete behar dituzte:

  • 16 urte beteta izatea
  •  Eskola graduatu titulua, Lanbide Heziketako lehen maila edo titulu baliokide bat izatea.
  •  Euskarazko 3. Hizkuntz Eskakizuna egiaztatzea
  • Frantses eta ingelesa B2 maila egiaztatzea.
  • Honako IT txartelak izatea: Word eta Excel maila aurreratua, 2000 bertsioa edo ondorengo edozein bertsio.

Oinarriak eta izenemate orria ikusteko klikatu hemen.