Txaro Garate hil da

2023ko uztailaren 16aTxaro Garate hil da

Gaur debarrok bizilagun bat galdu dugu, herrian hain maitea zena, Txaro Garate Urain. San Roke jaietan Umeen eguna antolatzen eta herria girotzeko beste hainbat lanetan aritu zen Txaro Garate. Euskal kultura eta tradizioa galdu ez dadin lan handia egin du Garatek urte askoan. Besteak beste, dantzak ez galtzeko, Ezpata dantza eta San Roke dantza, kasu. San Roke jaietako Umeen egunaren antolaketan eta Marinel egunaren antolaketan ere buru belarri ibili izan da. 

Pasa den urteko San Rokeetan, egindako lan guzti honengatik omendua izan zen eta jaien hasiera iragartzeko txapligua berak bota zuen.