Txupinazorako bozketa
2023ko abuztuaren 3a
Txupinazoa jaurtitzeko bi proposamen jaso dira. Bat, Josu Iriondo Salinasen alde; eta, bestea, Debako Musika Bandaren alde.
Bi hautagaiek betetzen dituzte oinarriak , eta herri-bozketa bidez aukeratuko da zeinek jaurtiko duen aurtengo txupinazoa.
Bozketa udaletxeko areto nagusian egingo da. Deban erroldatutako eta 16 urtetik gorako pertsona orok boto bakarra emateko aukera izango du. Ordutegia hurrengoa izango da: Abuztuak 4 eta 5: 18:00etatik 20:00etara. Abuztuak 6: 12:00etatik 14:00etara.