Uda Kirola egitasmoko Multijardueran izena eman daiteke oraindik
2023ko ekainaren 29aDebako Udaleko kirol zerbitzuak Uda Kirola 2023 jarduera multzoa antolatu du, eta debarrek izena eman dezakete oraindik Multijardueran. 2007 eta 2015 urteen artean jaiotakoentzat zuzendutako egitasmoa data desberdinetan egiteko aukera izango da: uztailaren 3 – 7, 10-14, 17-21 eta 31 – abuztuaren 4a, 17:00etatik 18:30era.
Multijardueran egunero kirol/jarduera ezberdinak probatzeko aukera izango da, eguraldiaren arabera egokiena eginez. Kayak, SUP, surfskate, bodyboard, ur jolasak, ginkanak, “altxorraren bila”, oreka jolasak eta abar egingo dira.
Izena emateko Turismo Bulegora gerturatu beharko dira interesdunak.