Uda kirola ekimena COVID-19 protokoloetara egokituta egingo da aurten

2020ko ekainaren 17aUda kirola ekimena COVID-19 protokoloetara egokituta egingo da aurten

6tik 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako eskaintza da. COVID-19aren eraginez 2020ko uda kiroleko eskaintza egokitu egin behar izan du Debako udalak eta aurten hiru kirol aukera eskainiko dira: surfa, body board eta arraun surfa.

Ikastaroen iraupena 5 egunekoa da. Lehen txandak ekainaren 22an hasiko dira eta izen emateko epea on-line ekainaren 15ean. Horretarako, izen-emate orria bete eta esku-orrian azaltzen den kontu korrontean transferentziaren ordainagiria turismoa@deba.eus helbidera bidali behar dira. Izen-ematea on-line egitea gomendatzen da, turismo bulegoan ere aurrez-aurre egin ahal izango da.

Informazio gehiago behar izanez gero jarri turismo bulegoarekin harremanetan 943192452 telefonora deituz edo turismoa@deba.eus helbidera idatziz.

Programa 

Txandak 

Izen-emate orria