Uda sasoirako Turismo Bulegoko administrari laguntzailea kontratatzeko deialdia zabaldu du Debako Turismo Bulegoak

2024ko apirilaren 10aUda sasoirako Turismo Bulegoko administrari laguntzailea kontratatzeko deialdia zabaldu du Debako Turismo Bulegoak

Izen ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunearen bitartez egin behar da eta epe-muga apirilaren 19a izango da.

Debako Turismo Bulegoak lan eskaintza berri bat argitaratu du, uda sasoiari begira, Turismo Bulegoko administrari laguntzaile eginkizunak betetzeko. Kontratuak 4 hilabeteko iraupena izango du, turismo-sektorean esperientzia bila dabiltzan pertsonei horretarako aukera bikaina eskainiz.

Izena emateko garaian kontuan hartu beharreko baldintzen artean funtsezkoa da, gutxienez, DBH edo eskola graduatua (edo baliokidea dena) izatea. Gainera, hautagaiek hizkuntza maila aurreratua frogatu beharko dute, bai euskaraz, zein ingeles eta frantsesez ere. Euskaran, esaterako, C1 edo baliokidea den maila eskatzen da, bai irakurketa, idazketa zein ahozko mailan. Ingelesean, First Certificate edo baliokidea den agiria behar da eta frantsesari dagokionez, gutxienez DELF B2 maila frogatu beharko dute lanpostuan izena ematen dutenek. Ingeles zein frantses maila egiaztatzeko titulurik ez dutenei hizkuntza frogak egingo zaizkie.  

Interesa dutenek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean eman dezakete izena apirilaren 19a bitarte.