Uda sasoirako Turismo Bulegoko administrari laguntzailea kontratatzeko deialdia zabaldu du Debako Udalak

2025ko ekainaren 11aUda sasoirako Turismo Bulegoko administrari laguntzailea kontratatzeko deialdia zabaldu du Debako Udalak

Izen ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunearen bitartez egin behar da eta epe-muga ekainaren 18a izango da.

Debako Udalak lan eskaintza berri bat argitaratu du, uda sasoiari begira, Turismo Bulegoko administrari laguntzaile eginkizunak betetzeko. Kontratuak 3 hilabeteko iraupena izango du, turismo-sektorean esperientzia bila dabiltzan pertsonei horretarako aukera bikaina eskainiz. 

Izena emateko garaian kontuan hartu beharreko baldintzen artean funtsezkoa da, gutxienez, DBH edo eskola graduatua (edo baliokidea dena) izatea. Gainera, hautagaiek hizkuntza maila aurreratua frogatu beharko dute, bai euskaraz, zein ingeles eta frantsesez ere. Euskaran, esaterako, C1 edo baliokidea den maila eskatzen da, bai irakurketa, idazketa zein ahozko mailan. Ingelesean, First Certificate edo baliokidea den agiria behar da eta frantsesari dagokionez, gutxienez DELF B2 maila frogatu beharko dute lanpostuan izena ematen dutenek 

Interesa dutenek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean eman dezakete izena ekainaren 18a bitarte.