Udako hezkuntza-zaintza sarea antolatzeko lehen bilera egin da

2020ko ekainaren 12aUdako hezkuntza-zaintza sarea antolatzeko lehen bilera egin da

Bilera egin da aste honetan hezkuntza-zaintza sarea antolatzeko. Aurtengo udan urtero egin diren udalekuak antolatzeko aukerarik izan ez arren, behar handiena duten haur eta gazteei laguntzeko asmoz, Debako udala hezkuntza zaintza sarea antolatzen ari da.

Hezkuntza eta gazteriako eragileekin elkarlanean, ekimen honi forma eman eta ekainaren 22tik aurrera martxan izateko asmoz. Egitasmo honen helburua hezkuntza arloan indartzeak, euskararen mintza-praktikak eta bestelako aisialdi eta kirol ekintzak eskaintzea da. LH1etik LH6ra eta DBHko haur eta gazteei zuzendua egongo da. 

Oraingoz 10 irakaslek eman dute izena eta herriko hiru kirol elkartek (Zurrunbilo, Debakayak eta Iruleak). Haur eta gazteen zerrendak eskolako zuzendari eta orientatzaileekin osatu dira eta gizarte zerbitzuetatik behar gehien edota egoera zaurgarrian daudenei lehentasuna eman zaie, oraingoz 43 haur eta gazte daude zerrendan. Boluntario gisa parte hartu nahi izatekotan, udaleko euskara zerbitzura idatzi: euskara@deba.eus.