Udako ordutegian hasiko da lanean astelehenean Ostolaza liburutegia

2023ko ekainaren 22aUdako ordutegian hasiko da lanean astelehenean Ostolaza liburutegia

Udako ordutegia izango du Ostolaza Udal Liburutegiak astelehenetik, ekainak 26. Ordutegi berria, gainera, irailak 11ra bitartean izango da indarrean. Hala, honako hau izango da Ostolaza liburutegi orokorraren ordutegia datozen asteetan: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Aldiz, haur eta gazteen liburutegiak ordutegi desberdina izango du:

  • 2-6 urte bitartekoak: astelehenetik ostiralera 10:00-11:00

  • 7-15 urte bitartekoak: astelehenetik ostiralera 10:00-13:00 ​