Udako zinema Debara iritsi da

2025ko uztailaren 30aUdako zinema Debara iritsi da

Udalak aire zabaleko bi proiekzio antolatu ditu Alamedan Food Truck eta jai giroarekin.

Debako Udalak aire zabaleko bi zine emanaldi antolatu ditu abuztuaren 1ean eta 8an Alamedako kioskoan, 22:00etatik aurrera.

Abuztuaren 1ean Iraia filma proiektatuko da, abenturazko eta dramazko filma, publikoa mundo miresgarri batera eramango duena. Abuztuaren 8an, 20.000 especies de abejas filmaren txanda izango da, mundu osoko ikusleak erakarri eta hainbat sari irabazi dituena.

Gainera, bertaratzen direnek eskaintza gastronomikoaz ere gozatu ahal izango dute, Food Truckak egongo baitira, pelikularekin batera jateko zerbait nahi dutenentzat.

Euria egiten badu, proiekzioak Zumardiko karpan egingo dira.