Udal buletin digitala egingo du Debako udalak

2020ko apirilaren 6aUdal buletin digitala egingo du Debako udalak

Asteroko maiztasunarekin buletin digitala argitaratzen hasiko da Debako udala. Udal gobernuaren jardunaren oinarri garrantzitsuak dira herritarrekiko komunikazioa eta gardentasuna. Horregatik handituko du herritarrekiko informazio jarioa. Aste honetatik aurrera, beraz, ostiralero udal buletina bidaliko die emailez horrela eskatzen duten herritarrei.

0 zenbaki bat egin du, aurrerantzean egingo den buletina nolakoa izango den erakusteko. Jada erabiltzen diren komunikazio tresnei gehituko zaie hau. Azken asteotan bizitzen ari garen egoeraren ondorioz bereziki, herritarrentzat interesekoak eta baliagarriak diren informazioak sortzen dira etengabe. Udal gobernuaren helburua da ahalik eta herritar gehienek izan dezaten zuzeneko eta kalitatezko informazioa.

Buletinera harpidetu nahi izatekotan, inprimaki hau bete eta bidali behar da: https://labur.eus/Deba_UdalBuletina_HARPIDETZA